RSS
Ongi etorri gure blogera!! :)

2010/02/28

HH5

Joan den ostiralean, 5.urteko gelakoek Krokoren lagunen izenak PDI tresnarekin idatzi zituzten.Nola idazten da MonTxo? Tz? Tx?. Batak besteari laguntzen oso ondo idatzi zituzten izenak!!




2010/02/25

HH4 10-02-25

Gaur, gurekin liburutegian Eder egon denez, bere izena arbelean idatzi du. Hau egin ondoren, Krokok liburu berri bat ekarri digu: "Zer ordu da, kroko?". Oso ondo igaro dugu Krokoren ipuin honekin!. Ipuina entzun eta gero, fitxa bat egin nahi zutela esan didate!!! Oso langileak dira ume hauek!!!



2010/02/23

Ipuinak kontatzen

Batzutan nik umeei ipuin bat kontatzen diet eta beste batzuetan haiek niri!!! Entzun 4 urtekoei ipuin bat kontatzen! Primeran egin dute!!

Animalien izenak idazten

1.mailako umeak power point bat egiten hasi dira. Lehenengo orrian ipuinaren izenburua idatzi dute. Bigarrenean, animalien izenak idatzi dituzte. Oso ondo lan egin dute! Elkarlan egiten, askoz hobeto lan egiten dela konturatzen ari dira. Batek animaliaren izena esaten du, besteak nola idazten den, beste batek zuzenketak egiten ditu...


2010/02/19

PDI liburutegian

Animalia bat da......8 letra ditu. Zein izango da? Guztion artean asmatzen saiatzen bagara, hobeto irtengo zaigu!!!!
Nork nahi du ipuinaren izenburua idatzi? Guztion artean egiten badugu, hobetu irtengo zaigu!!


2010/02/18

HH4




4 urteko umeak arbela digitala erabiltzen ikasten ari dira. Hasteko, haien izenak idatzi dituzte eta gero Krokoren izena!!



Gaur Krokok ez die ipuin bat kontatu haiek berari kontatu baizik!!

2010/02/15

5 urtekoek

inauteri egunean filme bat ikusi ondoren, Krokoren etxearekin eta baserriarekin jolastu zuten.


 
Copyright 2009 Irakurkop_en bloga Powered by Blogger
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress by Ezwpthemes