RSS
Ongi etorri gure blogera!! :)

2009/11/25

Animaliekin jolastu

1.mailakoekin Doña Karmen ipuinarekin lan egiten gaude. Guztion artean power point bat osatzen ari gara. Joan den astelehenean, animaliak, ipuinean agertzen diren arabera, ohe azpian jarri zituzten umeek.



Doña Karmen, lotia bezain beldurtia from pkeizagirre on Vimeo.

2009/11/20

Laguntza behar dugu



Gaur Ibaizalekoak ekarritako liburu berri batzuk ikusten egon gara:


Krokoren baserria eta Krokoren bidaia. Ondo aztertu ondoren, liburutegirako erosi behar ditugula erabaki dugu.


Geroago, objektu batzuk marrazki batean bilatzen hasi gara. Nahiz eta denon artean egin, gauza bat ezin izan dugu aurkitu(PIKOA). Lagunduko diguzue; mesedez?




2009/11/19

Azaroaren 19an 4 urtekoek....

Zer ordu da, Kroko? ipuina entzun ondoren, erloju bat egiteari ekin diote gogo handiz!!

2009/11/16

5 urte + PDI

5 urtekoek Nola dastatu ilargia ren ipuina entzun ondoren jolas hau egin zuten. Oso ondo pasatu zuten.

2009/11/10

4 urtekoak liburutegira...

oso pozik etortzen dira. Kroko ezagutu dute eta berak dituen ipuinak entzutea asko gustatzen zaie!!!

 
Copyright 2009 Irakurkop_en bloga Powered by Blogger
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress by Ezwpthemes