1.mailako umeak power point bat egiten hasi dira. Lehenengo orrian ipuinaren izenburua idatzi dute. Bigarrenean, animalien izenak idatzi dituzte. Oso ondo lan egin dute! Elkarlan egiten, askoz hobeto lan egiten dela konturatzen ari dira. Batek animaliaren izena esaten du, besteak nola idazten den, beste batek zuzenketak egiten ditu...
Mostrando entradas con la etiqueta LH1. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LH1. Mostrar todas las entradas
2010/02/23
2010/02/09
1. mailakoak (bigarren taldea)

Lehenengo mailakoek bigarren aldian "Karmen" izeneko ipuina entzun dute gaur. Ipuin honetan animalia batzuk agertzen direnez, PDI rekin animalia horien izenak asmatzen ibili dira.Ume bat "ahateak" ondo egiteagatik puntuak ematen dituela konturatu da eta orduan "record" lortzeari ekin diote gogor. Ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dute:
Animalien izenak
Animalien izenak nola idazten diren
Bestei lagundu
Erabakiak hartu: _a_ua , zer izango ote da: katua edo sagua?
Elkarrekin lan egin
Jolasa antolatu arauak finkatuz ...
Eta errekorra lortu dute!!!!!!!! Ehun puntu baino gehiago!!!!!! Zorionak!!!!!
2010/01/17
Azken eguna 1.mailakoentzat
Joan den asteartean, orain arte liburutegira etortzen egon diren lehenengo mailakoentzat azken eguna izan zen. "Doña Kamen" en ipuinaren antzerkia egin zuten. Oso ondo geratu zen, benetan!!!! Etxera egindako lana CD batean eraman dute. Agur eta hurrengora arte!!!
2009/11/25
Animaliekin jolastu
1.mailakoekin Doña Karmen ipuinarekin lan egiten gaude. Guztion artean power point bat osatzen ari gara. Joan den astelehenean, animaliak, ipuinean agertzen diren arabera, ohe azpian jarri zituzten umeek.
Doña Karmen, lotia bezain beldurtia from pkeizagirre on Vimeo.
2009/10/25
2009/05/08
Kezkamuxelak
Eguerdian, jantoki orduan, 1.2. eta 3.mailako umeek "Kezkamuxelak" izeneko ipuina entzun dute. Entzun ondoren, arbela digitalarekin ipuinetako irudiak ordenean jarri dituzte. Horretarako, irudiari istorioan zegokion ordena (zenbaki bat jarriz) idatzi dute. 3. mailakoek taldeka lan egin dute. 1. eta 2. mailakoekin denok batera egin dute. Oso ekintza interesgarria izan da. Nik bi aldiz kontu diet ipuina eta haiek niri beste bi!.2008/12/14
Ostiraleko tailerrak ere, amaitu dira!
Beste talde batzuk etorriko dira eta Irakurkop berriz pozik egongo da baina orain penaz josita dago. Oso talde alaiak izan dira eta elkarrekin oso ondo konpondu dugu. Hurrengora arte, neskak eta mutilak!
2. mailako Naiak "kezkamuxelak" erderaz "quitapenas" direla esan digu eta informazioa bilatzeagatik opari bat irabazi du.
1.mailakoek ZORIONAK opa dizkigute!!
2. mailako Naiak "kezkamuxelak" erderaz "quitapenas" direla esan digu eta informazioa bilatzeagatik opari bat irabazi du.
1.mailakoek ZORIONAK opa dizkigute!!
2008/12/06
1.mailakoei the gingerbread man ipuina asko gustatu zitzaien. Irakurri ondoren, jolasteari ekin zioten.
"La vaca que puso un huevo"ere irakurri nien umeei. Haien aurpegiak ikusi behar!!! Amaiera jakin nahi duzue?? Haiei galdetu, ba!!! :-)


