RSS
Ongi etorri gure blogera!! :)

2010/01/17

Azken eguna 1.mailakoentzat


Joan den asteartean, orain arte liburutegira etortzen egon diren lehenengo mailakoentzat azken eguna izan zen. "Doña Kamen" en ipuinaren antzerkia egin zuten. Oso ondo geratu zen, benetan!!!! Etxera egindako lana CD batean eraman dute. Agur eta hurrengora arte!!!

Azken eguna 3.mailakoentzat

3. mailakoek eguerdiko tailerra amaitu dute. "León de biblioteca" izeneko liburua kontatu nien lehenengo egunean baina ez nuen amaiera irakurri. Umeei, taldeka, amaiera asmatzea eskatu nien . Horretarako penzu.com lekura joan ziren eta hor, talde bakoitzak orri bat topatu zuen galdera hauekin:
Zenbat orri idatziko dituzue?
Zer kontatuko duzue orri bakoitzean?
Zer motatako irudiak joango dira orri bakoitzean?
Galdereei erantzuna eman ondoren, testuak idatzi zituzten eta marrazkian egin zituzten. Marrazkiak egiteko batzuek tux paint programa erabili zuten eta beste batzuk http://sketchfu.com/ lekuan sartu ziren marrazkiak egiteko.
Egindako lan batzuk hemen ikusi ahal dira:
Libe eta Nerea
Maider eta Irene

Azken egunean, hiru talde osatu genituen. Talde bakoitzari gai bat eman nion: landareak, amimaliak eta liburuen pertsonaiak. Gai bakoitzari buruz hamar hitz bilatu egin behar zituzten liburutegiko liburuetan eta zerrenda bat osatu. Zerredekin jolas hauek prestatu zituzten.

Jolastu nahi duzu?
ANIMALIAK
LANDAREAK
IPUINETAKO PERTSONAIAK
 
Copyright 2009 Irakurkop_en bloga Powered by Blogger
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress by Ezwpthemes