Beste talde batzuk etorriko dira eta Irakurkop berriz pozik egongo da baina orain penaz josita dago. Oso talde alaiak izan dira eta elkarrekin oso ondo konpondu dugu. Hurrengora arte, neskak eta mutilak!
2. mailako Naiak "kezkamuxelak" erderaz "quitapenas" direla esan digu eta informazioa bilatzeagatik opari bat irabazi du.
1.mailakoek ZORIONAK opa dizkigute!!
2008/12/14
2008/12/10
Azken eguna ailegatu zen
eta tristatu ginen, bai. Lehenengo 5 urteko taldeari liburutegiko tailerraren epea amaitu zaio. Oso talde alaia eta atsegina izan da. Pozik ibili gara denok eta zuei zoriontzeko postal hau egin dugu:
2008/12/06
1.mailakoei the gingerbread man ipuina asko gustatu zitzaien. Irakurri ondoren, jolasteari ekin zioten.
"La vaca que puso un huevo"ere irakurri nien umeei. Haien aurpegiak ikusi behar!!! Amaiera jakin nahi duzue?? Haiei galdetu, ba!!! :-)
Kezmamuxelak
Liburuaren izenburua ezagutu dugu. Pentsatu dugu izenburu hau hizkutza bakoitzean desberdina izango dela. Euskeraz "Kezkamuxelak" da. Liburua irakurridugu eta umeen gustokoa izan zen baina orain zalantza batzuk ditugu:
1.- Benetazkoak dira kezkamuxelak?
2.- Nongoak dira?
3.- Nola deitzen dira erderaz?
4.- Zertarako balio dute?
Ume bakoitzak argazki hau eraman du etxera eta informazioa bilatzen saiatuko da. Zorte izan!!










