2010/03/14
HH5 azken eguna
Joan den astean, "Krokoren bidaia" izeneko ipuina kontatu nien umeei. Aste honetan, PDI_ren bitartez eta ipuina ikusi barik zenbait datuak gogoratzen egon gara: ipuinaren izenburua, agertzen ziren garraioak: ordena eta mota, garraio bakoitzean joaten zen pertsonaia eta abar. Zer esanik ez, betiko moduan aho zabalik utzi egin nindutela ume hauek esan dezaket.
Ume hauei hizkiekin jolastea asko gustatzen zaie. Hemen, animalia batzuen izenak asmatzen saiatzen ari dira.
2010/03/04
Orduak idazten!
Gaur, 4urtekoek Krokori ipuin zati bat kontatu diote. Horrekin oso pozik daudela berak ekarritako ipuinekin esan nahi diote.
2010/03/01
LH2
Bigarren mailakoekin "porfolioarena" egiten ari naiz. Etortzen direnean, ipuin bat kontatzen diet. Gero, horretarako daukaten liburuxkan datu batzuk idazten dituzte. Gaur, ipuina entzun baino lehen, azala arbela digitalan aztertu dugu. Umeek, binaka, izenburu bat pentsatu dute eta guztion artean ipuin bat asmatu dugu azala horretarako. Oso ekintza interesgarria izan da. Amaitzeko, Nereak ipuina irakurri du.