RSS
Ongi etorri gure blogera!! :)

2009/05/26

Azken ekintzak

Liburutegiko tailerrak amaitu dira. Ume asko pasatu dira liburutegitik jarduera desberdinetan parte hartuz. Orain, egindakoa baloratu behar da programazioan alkaketak egiteko eta datorren ikasturtean egingo dugunari buruz pentsatzen hasteko.

AZKEN EKINTZAK ARBELA DIGITALAREKIN

-Lau urtekoek ze liburuak zeuden “kutxan” esan behar zuten liburuaren gainean klik eginez.
-Lua-lua jolasarekin ondo pasatu zuten.
-
McMillan argitaletxeak arbela digitalarako ekarritako materiala aztertu dugu.
- 1., 2. eta 3. mailako umeekin tailerrean irakurritako liburuen artean zein izan den gehiago gustatu zaiena bozkatu dute. “
La vaca que puso un huevo” zalantzarik gabe, irabazi du.



2009/05/12

Azken eguna

Gaur 5 urtekoentzat azken eguna izan da. Oso ondo igaro dugu elkarrekin! . Ipuin polit batzuk entzun dituzte umeek eta arbela digitalarekin ekintza deberdinak egin dituzte.

2009/05/11

Gaur 4 urtekoekin

"Zer diozu, Kroko?" izeneko ipuina entzun ondoren, jarduera batzuk nituen prestatuta egiteko baina ondo atera ez direnez, beste gauza bat egin dugu. Argitxo CDrekin jolastu dugu.
Nik esaten nien: "margotu 4 zenbakia gorriz" eta umeek gure arkatz magikoarekin egiten zuten. Zein ondo gainera!!!


Krokorentzat arropa berriak!!

4 urteko umeek arropa politak egin dituzte Krokorentzat. Ikusi nahi dituzue?

2009/05/08

Kezkamuxelak

Eguerdian, jantoki orduan, 1.2. eta 3.mailako umeek "Kezkamuxelak" izeneko ipuina entzun dute. Entzun ondoren, arbela digitalarekin ipuinetako irudiak ordenean jarri dituzte. Horretarako, irudiari istorioan zegokion ordena (zenbaki bat jarriz) idatzi dute. 3. mailakoek taldeka lan egin dute. 1. eta 2. mailakoekin denok batera egin dute. Oso ekintza interesgarria izan da. Nik bi aldiz kontu diet ipuina eta haiek niri beste bi!.







2009/05/06

Atzoko saioa


Asteartean 5 urtekoek "Denak du konponbidea" liburua entzun ondoren, elefante hitza E-z hasten zela esan zidaten. Hizkia idaztea proposatu nienean baietz esan zuten! .Umeek "E" larriz eta handiz idazteari ekin zioten gogo handiz. Hori egin eta gero, irudi batean eskatutako gauza batzuk bilatzen egon ziren denok batera.

2009/05/04

Gaurko saioa


Gaur 4 urtekoek "Prest al zaude, Kroko?" liburua entzun dute. Liburuaren zehar, Kroko badoa arropak janzten kalera joateko. Ipuina entzun ondoren, umeek arbelan digitalan liburuan agertutako arropak ordenean eta beraien kolorez margoztu dituzte eta oso ondo egin dute!!

 
Copyright 2009 Irakurkop_en bloga Powered by Blogger
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress by Ezwpthemes