bost urtekoek egindako bihotza ikusi?
Polita, ezta??
2009/04/28
2009/04/27
Amaren eguna
Gaur arbela digitala amaren egunerako ekintza polit bat egiteko erabili dugu. Ikusi eta irakurri:
2009/04/25
Liburu Eguna e-beam tresnarekin!
(Liburutegiko blogatik kopiatuta)
Gaur, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. HHko ume guztiak liburutegitik pasatu dira. 2 eta 3 urtekoek "Nire txupetea nahi dut" ipuina entzun dute. Amaitu ondoren, daukagun "arkatz magikoarekin" txupeteak koloreztatzeari ekin diote eta PRIMERAN egin dute!!!
4 eta 5 urtekoek "Animalia guztiak ez dira urdinak" izeneko ipuina ezagutu dute. Ipuin honetan, orri bakoitzean 5 animalia daude. Bostak "berdinak" dira (adibidez igelak) baina bakoitza "desberdina" da. Ume bakoitzari esadi bana irakurtzen zaio eta berak, arkatz magikoarekin, arbelean markatu behar du zein animaliari dagokion esaldia.
Nik zalantzak nituen: Ba al dira 2 eta 3 urtekoak arbela digitala erabiltzako gai? eta erantzuna da: BAIETZ!!! Zalantzarik gabe!!

1.,2. eta 3. mailako umeekin egindako ekintza
Smartboard software-kin, arbela digitalarekin eralbiltzeko jolas bat prestatu dut. Umeek dadoa botatzen dute ibilbide bat egiteko. Liburu bat dagoen lauki batean erortzen badira, liburu hori da saio hasteko irakurri behar duen liburua (baldin eta liburu hori ez badaukate irakurrita). Ekintzak ondo funtzionatu du. Agian denbora gehiegi iraundu du baina beste aplikazio batzuk aurkitu ahal direlakoan nago!!
2009/04/01
4.sesioa
5 urteko umeekin tailerra berdin hasten da: umeek irakurri nahi duten liburuaren gainean haien argazkia jartzen dute.
Sesio honetan haiek niri ipuin bat (Nola dastatu ilargia?) kontatu didate e-beam tresnarekin. Ze ipuin kontalari onak ditugu ume hauen artean!!!.
Ipuinarekin amaitu ondoren, umeek liburuaren izenburua gure arbelean idazten hasi dira. 5 urtekoek badakite nola aukeratu koloreak eta arkatzaren loditasun desberdinak!!! Arkatz magiko batekin jaio zirela ematen du!! :-))