Gaur 4 urtekoentzat, bigarren eguna e-beam tresna erabiltzen izan da. Espero nuen bezala, dagoeneko ez da ezer azaldu behar. "Arkatz" magikoa hartzen dute eta bakoitzak bere argazkia irakurri nahi duen liburuaren gainean jartzen du. Bitartean elkarrrizketak interesgarriak eta esanguratsuak sortzen dira:
-Nik ere liburu hori irakurri dut eta ondo dago.
-Nik hori nahi nuen
-Polita da?
-Hurrengo egunean hori hartuko dut...
Liburua aukeratu ondoren, irakurtzen egon gara.
Krokok "Zer ordu da, Kroko? liburua ekarri digu gaur. Irakurtzen geunden bitartean, orduak atera dira. Umeei zer ordu zen eta nola egiten ziren galdetu nienean ahozabalik geratu naiz! Ze jakintsuak diren ume hauek!!
eta liburua amaitu eta gero, erloju bat egin dugu!! ....eta ez gara nekatu!!! :-)
egin erlojua
2009/03/30
E-beam
Zer egin e-beam tresnarekin?
Beno....badaudela gauzak egiteko liburutegitik esan dezakegu. Liburutegiko tailerretan ekintza hauek umeek egiten dituzte:
- Taulak umeen izenekin eta liburuen izenburuekin osatzen ditugu tailerreko lehenengo egunean. 4 eta 5 urtekoek haien izenak idazten dituzte gure "arbelean".
- Umeek tailerrako lehenengo 5 minututan irakurriko duten liburua aukeratzen dute haien argazkiak liburuen azalaren gainean jarriz.
- Ipuinak osaten dituzte, guztion artean egiten dituzte.
- Itziarren blogan dauden jolasak egiten dituzte.
- Krokoren lagunen izenak idazten dituzte.