2009/12/03
2009/11/25
Animaliekin jolastu
1.mailakoekin Doña Karmen ipuinarekin lan egiten gaude. Guztion artean power point bat osatzen ari gara. Joan den astelehenean, animaliak, ipuinean agertzen diren arabera, ohe azpian jarri zituzten umeek.
Doña Karmen, lotia bezain beldurtia from pkeizagirre on Vimeo.
2009/11/20
Laguntza behar dugu
2009/11/19
Azaroaren 19an 4 urtekoek....
Zer ordu da, Kroko? ipuina entzun ondoren, erloju bat egiteari ekin diote gogo handiz!!
2009/11/16
5 urte + PDI
5 urtekoek Nola dastatu ilargia ren ipuina entzun ondoren jolas hau egin zuten. Oso ondo pasatu zuten.
2009/11/10
4 urtekoak liburutegira...
2009/10/29
2009/10/27
2009/10/25
2009/10/22
Kroko urdurik dago!!
Bihar, urriak 23, liburutegiko tailerrei hasiera emango diegu. 5 urteko Naroa, Asier, Leire, Endika, Paula, Noa, Xabier, Carlota, Joseba, Alazne eta Naroaren zain gaude. Dena prest dago: liburuak, arbela digitala, margoak... eta batez ere, liburutegiko arduradunaren gogoak!!!! Irakurkop-ek, Krokok eta hirurok zuekin oso gustora eta pozik lan egingo dugu. Espero dugu oso ondo pasatzea!!!
2009/06/15
2009/06/05
2009/05/26
Azken ekintzak
Liburutegiko tailerrak amaitu dira. Ume asko pasatu dira liburutegitik jarduera desberdinetan parte hartuz. Orain, egindakoa baloratu behar da programazioan alkaketak egiteko eta datorren ikasturtean egingo dugunari buruz pentsatzen hasteko.
AZKEN EKINTZAK ARBELA DIGITALAREKIN
-Lau urtekoek ze liburuak zeuden “kutxan” esan behar zuten liburuaren gainean klik eginez.
-Lua-lua jolasarekin ondo pasatu zuten.
-McMillan argitaletxeak arbela digitalarako ekarritako materiala aztertu dugu.
- 1., 2. eta 3. mailako umeekin tailerrean irakurritako liburuen artean zein izan den gehiago gustatu zaiena bozkatu dute. “La vaca que puso un huevo” zalantzarik gabe, irabazi du.
2009/05/12
Azken eguna
2009/05/11
Gaur 4 urtekoekin
Krokorentzat arropa berriak!!
2009/05/08
Kezkamuxelak
2009/05/06
Atzoko saioa
2009/05/04
Gaurko saioa
2009/04/28
2009/04/27
Amaren eguna
2009/04/25
Liburu Eguna e-beam tresnarekin!
Gaur, apirilak 23, Nazioarteko Liburu Eguna ospatzen da. HHko ume guztiak liburutegitik pasatu dira. 2 eta 3 urtekoek "Nire txupetea nahi dut" ipuina entzun dute. Amaitu ondoren, daukagun "arkatz magikoarekin" txupeteak koloreztatzeari ekin diote eta PRIMERAN egin dute!!!
4 eta 5 urtekoek "Animalia guztiak ez dira urdinak" izeneko ipuina ezagutu dute. Ipuin honetan, orri bakoitzean 5 animalia daude. Bostak "berdinak" dira (adibidez igelak) baina bakoitza "desberdina" da. Ume bakoitzari esadi bana irakurtzen zaio eta berak, arkatz magikoarekin, arbelean markatu behar du zein animaliari dagokion esaldia.
Nik zalantzak nituen: Ba al dira 2 eta 3 urtekoak arbela digitala erabiltzako gai? eta erantzuna da: BAIETZ!!! Zalantzarik gabe!!
1.,2. eta 3. mailako umeekin egindako ekintza
2009/04/01
4.sesioa
Sesio honetan haiek niri ipuin bat (Nola dastatu ilargia?) kontatu didate e-beam tresnarekin. Ze ipuin kontalari onak ditugu ume hauen artean!!!.
Ipuinarekin amaitu ondoren, umeek liburuaren izenburua gure arbelean idazten hasi dira. 5 urtekoek badakite nola aukeratu koloreak eta arkatzaren loditasun desberdinak!!! Arkatz magiko batekin jaio zirela ematen du!! :-))
2009/03/30
3.sesioa
-Nik ere liburu hori irakurri dut eta ondo dago.
-Nik hori nahi nuen
-Polita da?
-Hurrengo egunean hori hartuko dut...
Liburua aukeratu ondoren, irakurtzen egon gara.
Krokok "Zer ordu da, Kroko? liburua ekarri digu gaur. Irakurtzen geunden bitartean, orduak atera dira. Umeei zer ordu zen eta nola egiten ziren galdetu nienean ahozabalik geratu naiz! Ze jakintsuak diren ume hauek!!
eta liburua amaitu eta gero, erloju bat egin dugu!! ....eta ez gara nekatu!!! :-)
egin erlojua
E-beam
Beno....badaudela gauzak egiteko liburutegitik esan dezakegu. Liburutegiko tailerretan ekintza hauek umeek egiten dituzte:
- Taulak umeen izenekin eta liburuen izenburuekin osatzen ditugu tailerreko lehenengo egunean. 4 eta 5 urtekoek haien izenak idazten dituzte gure "arbelean".
- Umeek tailerrako lehenengo 5 minututan irakurriko duten liburua aukeratzen dute haien argazkiak liburuen azalaren gainean jarriz.
- Ipuinak osaten dituzte, guztion artean egiten dituzte.
- Itziarren blogan dauden jolasak egiten dituzte.
- Krokoren lagunen izenak idazten dituzte.