RSS
Ongi etorri gure blogera!! :)

2008/12/14

Ostiraleko tailerrak ere, amaitu dira!

Beste talde batzuk etorriko dira eta Irakurkop berriz pozik egongo da baina orain penaz josita dago. Oso talde alaiak izan dira eta elkarrekin oso ondo konpondu dugu. Hurrengora arte, neskak eta mutilak!
2. mailako Naiak "kezkamuxelak" erderaz "quitapenas" direla esan digu eta informazioa bilatzeagatik opari bat irabazi du.

1.mailakoek ZORIONAK opa dizkigute!!


2008/12/10

Azken eguna ailegatu zen

eta tristatu ginen, bai. Lehenengo 5 urteko taldeari liburutegiko tailerraren epea amaitu zaio. Oso talde alaia eta atsegina izan da. Pozik ibili gara denok eta zuei zoriontzeko postal hau egin dugu:

2008/12/06

1.mailakoei the gingerbread man ipuina asko gustatu zitzaien. Irakurri ondoren, jolasteari ekin zioten.


"La vaca que puso un huevo"ere irakurri nien umeei. Haien aurpegiak ikusi behar!!! Amaiera jakin nahi duzue?? Haiei galdetu, ba!!! :-)

Kezmamuxelak




Liburuaren izenburua ezagutu dugu. Pentsatu dugu izenburu hau hizkutza bakoitzean desberdina izango dela. Euskeraz "Kezkamuxelak" da. Liburua irakurridugu eta umeen gustokoa izan zen baina orain zalantza batzuk ditugu:
1.- Benetazkoak dira kezkamuxelak?
2.- Nongoak dira?
3.- Nola deitzen dira erderaz?
4.- Zertarako balio dute?
Ume bakoitzak argazki hau eraman du etxera eta informazioa bilatzen saiatuko da. Zorte izan!!


2008/12/04

Orain

Liburu horretako irudi batzuk ditugu. Ondo ikusi, aztertu, ordenean ipini eta zuek egindako ipuina kontatu.



Hau da


liburu baten azala. Idazlearen izena ikus dezakegu, argitaletxearen izena ere irakurtzen dugu baina ez dakigu zein den liburuaren izenburua. Aztertu ondo ikusten den umea, nola dago?, nolakoa da?, nora doa? ... eta asma ezazu izenburu bat!!!

2. eta 3. mailako umeek haien proposamenak egin dituzte:



Azken aste hauetan "Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan" liburuarekin gozatzen egon gara. 1.go mailako umeek liburuan agertzen diren elkarrizketak grabatu dituzte. Hemen adibide batzuk.

2008/12/02

5 urteko umeak liburutegian

Nor ausartzen da haiei esaten "gaur ez dugu protogonistarik izango"? Ni, ez :-)

2008/12/01

Gaurko saioa

Gaur zorte handia izan dugu. Krokok liburu berri bat ekarri digu:
Kroko eta lagunak!!!
Bai dibertigarria eta polita izan dela!!!!

Hori egin eta gero, "The gingerbread man" ipuina entzun dugu. Zuk ere entzun nahi baduzu, egin klik irudian.



Jolastu ere, jolastu egin dugu! HEMEN



eta amaitzeko fitxa hau egin dugu:



zuek pentsatzen duzue umeek lan handia egin dutela? Ba, haiek liburutegitik joan dira esaten:
ze denbora gutxi egon garen!! :-)

 
Copyright 2009 Irakurkop_en bloga Powered by Blogger
Blogger Templates created by Deluxe Templates
Wordpress by Ezwpthemes